Saio honetan, GRALa zer den eta gidari buruzko dudak argituko dira. Horretarako gida irakurrita ekarri behar duzue.
Bestalde, zergatik aukeratu duzuen gai hau ere galdetuko zaizue, beraz pentsa ezazue horren argudioetan. Komenigarria litzateke aurretiz zeuon buruari galdetzea; zer dakit gai honi buruz? Zer gustatuko litzaidake ikertu/esku-hartu/berritu/sortu?
Idei bat baduzu idatzita ekarri, baita horri buruzko dudak ere.
Saio honetan zuen gaiak aztertuko ditugu, horien topikoak mugatuz eta bilaketak egiteko hitz-gakoak zehaztuz.
Hurrengo tutoretzarako;
GAIA ZEHAZTU. Horretarako, bilaketa bibliografikoak egin beharko dituzue iturri ezberdinetan; gaiari buruz zer dakizuen eta zer ez planteatuz eta ikertu/esku-hartu/berritu/sortu nahi duzuenari buruzko lanak aztertuz.
HELBURUAK FINKATU. Lanaren helburuak zeintzuk izango diren definitu behar dituzue eta lehen zereginen kuadroa egin.
Tutoretza honetara ikasleak gaia zehAztuta eta lortu nahi dituen helburuak finkatuta ekarri behar ditu.
Tutoretza honen xedea ikasleak jarritako helburuak lortzeko egin beharreko pausuak zehaztea izango da. Horrek GRAL mota definituko du eta era berean jarraitu beharreko metodologia zein faseak ere.
Beraz, tutoretza honen amaieran, lanaren faseak deskribatu eta justifikatu beharko dira eta behin behineko kronograma bat garatu.
Hurrengo tutoretzarako komenigarria litzateke marko teorikoa bukatuta izatea. Lagungarri izango da orain arte bilatu eta ikasi duzun guztia baina era ordenatu batean jarri behar da. Marko teorikoak Gaiaren definizioa eta landuko dituzuen topikoen informazioa jaso behar du, azken ikerketen analisia islatuz. Marko teorikoak lanean egingo duzuna kontextualizatu behar du eta egiten duzuenari zentzua eman behar dio.
Ikasle bakoitzak marko teorikoan landutakoa aurkeztuko du eta aurrera eramango duen lanaren diseinua eta planifikazioaren eskema azalduko du.
Tutoretza honetan ikasle bakoitzaren diseinua eta planifikazioa zehaztuko da eta ikasleak horren deskribapen zehatza jaso beharko du. Batez ere, metodologian jarriko da fokoa.
Amaieran Marko teorikoa irakasleari bidaliko zaio, beharrezko zuzenketak/hobekuntza proposamenak… burutzeko eta feedback jaso dezazuen.
Tutoretza hau banakakoa izango da eta lanaren garapena zelan doan ebaluatzeko helburua izango du baita ikasleak izan ditzaken zailtasunetan laguntzeko edo orientatzeko.
Ikasle bakoitzak lanaren garapenaren une ezberdinetan izan ditzake arazoak; proiektua abian jartzeko, aldagaiak zehazteko, lagina bilatzeko/definitzeko, datuak jasotzeko,…
Baina kontutan hartu beharko duzuena da Apirileraren bukaerarako aztertutakoaren datuak jasota/ esku-hartzea burututa/ berrikuntza gauzatuta edota / instituzioa sortuta euki beharko zenukeela. Maiatzan emaitzak analizatzeko eta ondorioak ateratzeko tartea utziz. Hori da nik gomendatzen dudana baina askotan ez dago gure esku.
Saio hau baino lehen irakasleak zuen lanak izan behar ditu eta feedbackak eginda egongo dira.
Saio honen helburua GRALa egiten ari zareten ikasleen artean zuen lana aurkeztu eta defendatu dezazuen da. Horrek besteen orientabideak jasotzeko aukera emango dizue eta defentsa egunekoa aurreikusteko.