Gradu Amaierako Lana graduko azken mailako irakasgaia da, 12 ECTS kreditukoa. Ikasketa Planeko gainontzeko irakasgaietatik bestelakoa da; izan ere ikasleak berak egin beharko du, banaka, eta lan orijinala izango da. GRALa garatzeko, ikasleak zuzendari baten laguntza izango du, bideratzaile gisa arituko dena, kontzeptu, metodologia eta analisiaren inguruko irizpideak eta baliabideak emanez. GRALa ez da inolaz ere baliozkotuko.
DEFINIZIOA: GRALa ikasle bakoitzak, banaka, gizarte eta heziketa arloko proposamen berritzaile bat edo izaera kontzeptual edo enpirikoko lan bat egitean datza, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean.
HELBURUAK:
Graduko eremu jakin batean sakontzeko gai garrantzitsuak eta interesekoak identifikatu.
Planteatzen dituen galderei erantzuteko zer motatako GRALa egingo duen erabaki.
Informazioa bildu, aztertu eta modu kritikoan interpretatu.
Oroitidazkia zorroztasun akademikoz egin.
Lana ahoz defendatu
GAITASUNAK:
Lortutako ezagutza teorikoak eta praktikoak erabili, teoria eta praktika egungo hezkuntza errealitatearekin lotu eta ezagutza berriak sortu irakaskuntzarekin eta ikaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko.
Informazio garrantzitsua aukeratu, aztertu eta sintetizatu, eskolatze prozesuak hobetuko dituzten proiektuak diseinatze aldera.
Autonomia adierazi heziketa arloko gogoeta, argudio, iritzi akademiko eta profesionaletan, baita erabakiak hartu eta arazoak konpontzerakoan, banaka zein talde barruan.
Komunikazio gaitasuna adierazi, ahoz zein idatziz, EAEko bi hizkuntza ofizialetan.